SARRERA

Aialdian, geroz eta denbora gehiago hartzen ari dira telebista ikustea, bideo jolasetara jolastsiea eta horrelako jarduera sedentarioak burutzea. Beraz, geroz eta pertsona gehiagok eramaten duen bizimodu sedentarioaz larrituta eta horri buelta emateko asmoarekin, jarduera fisikoz beteta eta gozatzeko helburuarekin antolatu dira euskal pilota topaketa hauek.
Euskaldunentzat, euskal pilota kirol bat izateaz gain, kulturaren atal garrantzitsu bat da. Ondorioz, ahalik eta euskaldun gehien animatzeko, kirol hau topaketaren oinarria izatea erabaki dugu. Hala ere, pilotak orain arte izan duen lehiakortasun eta areriotasun kutsu hori bigarren maila batean utzi eta ondo pasatzeari eta sozializatzeari emango zaio garrantzi gehien. Izan ere, euskal pilotak beti izan du apostuen mundua atzetik eta horrek beti egin du kirol honen lehiakortasuna handitzea. Baina honi buelta bat emateko, pilota partiduez gain, pilota jolasak ere burutuko dira denen artean.
Topaketa hauekin lortu nahi dena azken finean, bizimodu sedentario bat daramatenei, jarduera fisikoaz aisialdian gozatzeko aukera bat ematea da eta horrela, honelako aukerak emanez, aztura sedentarioei bukaera jartzea, populazioaren osasuna hobetzeko jarduera fisiko eta kirolen profesional gisa.

Comentarios

Entradas populares de este blog